G7 BORROKATU!

ospitalea
g7

Aurten,  G7 Euskal Herrian eginen da. Munduko potentzia handienen Estatu buruak Miarritzen elkartuko dira, agorrila bukaeran. Dudarik gabe gure herriko bizi politikoa inarrosten duen gertakizuna da.

g71

 

Festibalean, oligarkiak (multinazional eta haien intereseko ordezkari eta egituren bidez) mundu mailako sistema ekonomikoa haien interesetan antolatua duten moduari interesatzeko aukera izanen dugu. Goizeko tailerra formakuntza sakonerako tokia izanen da, OMAL, (Observatorio de Multinacionales en América Latina) Latinoamerikako Multinazionalen Behatokiko kideak gurekin izanen baititugu mundu mailako egungo sistema ekonomikoari buruzko hainbat azalpen eta gako plazaratzeko. Ze mekanismoren bidez lortzen du nazioarteko burgesiak munduko biztanleria gehiena esplotatua eta zapaldua mantentzea?

g72

 

Horrez gain, Euskal Herrian G7 eta bere munduaren, hau da, sistema kapitalistaren aurka  antolatzen hasiak diren mugimenduei ere interesatuko gira: zergatik eta nola egin aurre kapitalismoari? Ze norabide hartu behar du borroka honek? Ze borroka molde dira beharrezkoak eta eraginkorrenak ? Konkretuki: zer egin behar dugu G7-a baino lehen? Bitartean? Eta ondotik?

Hauek izanen dira arratsaldeko eztabaida saioan erantzuten saiatuko giren galdera batzuk...

g73

 

Egungo sistema ekonomikoa ulertzeko gako batzuk eskuratzeaz gain, horren aurrean antolatu beharreko mugimenduari buruz eztabaidatu eta ikasteko aukera izanen dugu beraz. Euskal Herria Zuzenean festibaletik, bi hilabete berantago iritsiko zaigun foroaren, eta etengabe zapaltzen gaituen sistemaren aurka formakuntza, eztabaida eta saretzean ekarpena egin nahi dugu.

Eszena
ospitalea
Eguna
larunbata
Hastapena
10:00:00