ERASO SEXISTAK LAGUN ARTEAN

ospitalea
erasorikez2

Genero zapalkuntza gainditzeko urrats gisa ulertzen dugu gure arteko harremanetan emaiten diren zapalkuntzak eta erasoak gainditzea.

Gizonen inplikazioa baitazpadakoa da, eraso sexistarik ez izaitea ez baitugu lortuko erasotuak ahaldunduz, erasotzaileak ezabatuz baizik. Zentzu horretan, Gizonen ardura da zapaltzaile ez izaiteko borroka egitea.

femin1

 

Zergatik gizonek erasotzen dituzte emazteak? Nola eraikia da maskulinitatea? Feminitatea? Nolako zapalkuntza harremanak sortzen ditu sistema hunek? Zergatik? Nolakoa da gizarte huntako bortizkeria maila? Ze estimulu jasotzen ditugu?...

Tailer teoriko hunen helburua, gure arteko harremanen inguruan hausnartzea da. Erroa eta arrazoinak xerkatuz, gaurdanik horiek aldatzeko oinarriak eraikitzera bidean.

Landuko dugun eremua bereziki lagun arteko harremanena izanen da, bertan eraso ainitz emaiten direlako eta kasu hauetan, oino zailagoa baita ohartu eta erantzun bat emaitea. Gainera, taldea izaiteak, erasoen gaia kolektiboki lantzeko parada ematen digu.

 

 

TAILER PRAKTIKOAK:
Hausnarketarako espazio ttipiagoak izanen dira. Gure gogoetak, zalantzak, kezkak eta bizipenak elkarbanatzea ahalbidetuko dutenak. Egoera batzuen parean ezarri eta hauek tratatzeko moldearen inguruan eztabaidatzeko parada ukanen dugu. Aitzinera begira ikusten ditugun hutsune eta erronkak azaleratuko ditugu. Horrez gain, identifikatzen ditugun beharrei erantzuteko tresnak sortzea da xedea. Tailer hauek ez dira tailer soilak izanen, festibaleko hiru egunetatik kanpo, segipena ukanen duen, eraso sexisten inguruko lanketan, hazi bat izan nahi dute.
femin2

 

Nolakoak izan behar dute gure harremanek erasorik eman ez dadin? Kontziente gira gure artean dugun harremantzeko maneraz? Nola lantzen ahal ditugu gazttexe, asanblada, elkarte edo lagun taldeetan? Jakinen ginuke eraso bat detektatzen? Nola jakinen ginuke? Nola sortzen ahal dugu konfiantza espazio bat, erasorik emanen ez dena?  ...

femin3

 

Zer dira jarrera onargarriak eta zer ez? Nun dira mugak? Nork ezartzen ditu? Nola erreakzionatzen dugu erasotzen gaituztenean? Eta gure lagun batek jarrera desgokiak dituela erraten digutelarik? Eraso bat subjektiboa da edo objetiboa?  Zer egin behar dugu momentuan? ...

 

femin4

 

 

Erasoa eman eta gero zer behar ditu erasotuak? Nola landu behar da ? Kolektiboki ? Bakarka? Zer ondorio ditu taldearentzat? Nola kudeatzen dira harremanak ondotik?  Zer behar ditu erasotzaileak? Erasotzaile bat betirako da erasotzaile? Nola egin berarekin lanketa berriz errepika ez dadin? Kasu bakotxa nola landu, alor eta aspektu ezberdinetan? Zer esperientzia izan dugu? Nola jokatu dugu? ....

Eszena
ospitalea
Eguna
larunbata
Hastapena
10:00:00