BROKEN BROTHERS BRASS BAND

pentzea
broken

Hemen dugu blues, gospel, jazz eta soul erritmoz bihotza beteko digun euskal talde zirraragarri bat. Haien zuzenekoa besta eder bat bilakatzen da suposatzen du inguruan aurkitzen den pertsona ororentzat. Azken finean, zerbait humanoa da: Broken Brothers Brass Band gisako haize-banda bat aditzea eta ikusminik ez sortzea ez dago aukeran. New Orleanseko musika mitikoa eta gainera, euskaraz? Hallelujah! 

Punta-puntako musikariak ditu talde honek bere lerroetan: Tronpetetan Ion Celestino eta Mario Díaz de Rada, tronboietan Eneko Urrestarazu, Txarli Otsoa De Aspuru eta Adrián Martínez, Saxofoi baritonoan Iñaki Rodríguez, Sausaphonetan Juan Pedro Medrano eta Alfonso Areta, eta azkenik, bonboan, atabalean eta panderetan Jon Uribe, Gorka Gaztanbide eta Daniel Lizarraga hurrenez-hurren.

Informazio gehiago: BADOK | FACEBOOK | BANDCAMP

Lien
https://www.facebook.com/BrokenBrothersBrassBand/
Estiloa
Brass / Jazz / Soul / Blues / Gospel
Eszena
pentzea
Eguna
igandea
Hastapena
21:00:00