BESTA & MILITANTZIA

ospitalea
Argazkia1
besta1

Imanol Kañamares

Bizi komunitate orok garatzen du bere pesta eredua eta berdina gertatzen da gaur egungo gizartean ere. Pesta edo jaialdi kapitalista gizarte kapitalistak dakarren pesta eredua da eta, besteak beste, ondorengo ezaugarri eta ondorioak ditu: industria desberdinen (drogarena, sexuarena, alkoholarena, etab.) etekinak handitzen ditu; ospakizun eredu abstraktua sortzen du, ezer ospatzen ez duen jaialdia izan ohi delako; harreman eredu fragmentarioak bultzatzen dituen unea da, etab. Horretaz guztiaz hitzegiteko aukera izango dugu hitzaldi honetan, baina, hala ere, posizio subjektibo jakin batetik jardungo dugu. Izan ere, jaialdi kapitalistak militantziaren esparruan sortzen dituen ondorioen inguruan jardun nahiko genuke guztiaren aurretik, edo beste modu batera esanda, pesta eredu kapitalistaren inguruko lanketa politikoa egin nahiko genuke. Hitzaldiaren edukia hori izango da eta ondoren eztabaidarako unea izatea espero dugu.

besta2

Irisarriko gazteek animaturik

Antzerkiaz eta inprobisaketaz pasionatuak diren hiru irisartarrek, inprobisaketa saio bat eskeiniko daukute. "Besta gaur ?" gaiaren inguruan jostatzeko parada ukanen dugu bakotxaren ahalgeak eta beldurrak gaindituz.

Eszena
ospitalea
Eguna
larunbata
Hastapena
10:00:00