AUTOGESTIOA & ANTOLA KUNTZA

ospitalea
placashuerta2 copia 560x374
autogestio

11:30 - 12:30 | ZEINTZUK DIRA AUTOANTOLAKUNTZAREN ONDORIO POLITIKO ETA PRAKTIKOAK?

Emailea: Gorka Torre

Lehenik, autogestioaren beharra nundik heldu den aztertzeko, egun bizi dugun errealitatea analizatuko dugu, kapitalismoaren funtzionamendu orokorretik, egunerokoan eragiten diguten egoera konkretuetara.

Hortik abiatuz, autoantolakuntzaren erran nahiaz gogoetatuko dugu, baita honen ondorio politiko eta praktikoez ere. Helburua, gure errealitatea aztertzeko tresnak eman eta errealitate hau autoantolakuntza oinarri harturik eraldatzeko ideiak ematea da.

 

gasteiz

14:00 - 15:00 | GASTEIZKO BIRJABETZE KOLEKTIBOA

Gure bizitzako alor desberdinak (etxebizitza, elikadura, hezkuntza, zaintza...) guhaurek nola autogestionatu ditzakegun gogoetatzeko tailer praktiko bat izanen da. Horretarako Birjabetze Kolektiboko kideak jinen zaizkigu autoantolaturiko komunitate baten eraikuntzan ikasi dutena gurekin elkarbanatzeko. Bakoitzaren ahaletatik, bakoitzaren beharretara, eraiki nahi dugun bizi eredua marraztera bidean urrats bat izanen da tailer hau.

 

gaztetxe

15:30 - 16:30 | GAZTETXEEN KOORDINAKETA

Euskal Herrian gaztetxeek bete behar duten funtzioaz hausnartzeko tartea izanen da. Horretarako, irunerriko gaztetxe koordinadora eta ipar euskal herriko gaztetxe koordinaketak bilduko ditugu, elkarrekin gogoeta hori aberasteko eta bizi dituzten erronka ezberdinei elgarrengandik ikasiz indarturik aurre egiteko. Etorkizunean, elgarrekin lan egiteko bide bat ireki nahi luke tailer honek.

Eszena
ospitalea
Eguna
larunbata
Hastapena
11:00:00